euskaraz français castellano



hitzak



  • Gure Negu Hotzak

    gure negu hotzak
  • Diska

    diska
  • K1 iparkor

    iparkor
  • Euskal Presoak Kantuz
    Euskal Herrira
    euskal presoak kantuz euskal herrira
  • Gazte Mugi

    gazte mugi
  • Zure Rokanrrola

    zure rokanrrola

  • Nigandik Hurbil
  • Gure Negu Hotzak
  • Gurea Da
  • Bizitzaren Begiak
  • Bestea
  • Banoa
  • Agurra
  • Noiz Arte
  • Joan Direnei
  • Ez Nakien
  • Jeiki
  • Orroitzapen Kutxa

 

Nigandik Hurbil (Xabi Biscay)

 

Itzalean zaude
Nere baitan gorde
Gorderik dagoen
Haurtxo ahantzia

Heldua naiz, ez atzoko haurra
Mundua aldatu nahi zuena
Heldua naiz ez atzoko haurra
Gibelean amets eroenak

 

Zu
Nigandik hurbil zira
Ni izandako haur ttiki hura
Zu nigandik hurbil zira
Behar zaitut ene ondoan

 

Oroitzapenetan bazatozelarik (Heldu zirelarik oroitzapenetan)
Itxaropena berreskuratzen
Eta aintzinera berriz jotzen

Ene iragana zara
Zato segidan
Ahantzen bazaitut
Gureak egin du
Gureak egin du

 

Zato segidan segidan
Zato segidan segidan segidan

 

 

Gure Negu Hotzak (Otalazt)

 

Lehen maite nuen
Negu beltza,
Ez duen irauten
Gau iluna,
Nehor hiltzen ez duen
Hotz larria.

 

Gure negu hotzak

Lehen maite nuen negu beltza

Gure negu hotzak

Lehen maite nuen gau iluna

Gure negu hotzak

Lehen maite nuen hotz larria

 

Baina neguak iraun du
Maluroski ainitz urtez…
Oraindik ez da bukatu
Segituko baitu beltzez…

Udaberria helburu
Beti gogoan dugunez,
Gaua gaindituko dugu
Hotzari trufa eginez…

 

Bihar uda agertuko,
Besteek nahi ala ez,
Guen haurrek dute josiko
Guen amets ta esperantzez...

 

 

Gurea Da (Xabi Biscay)

 

Rockn'rollaren

Doinu latzak buru barnean
Gu denak hemen

Musikaz sendatzen gure zauriak

Rockn'rollaren

Doinu latzak buru barnean
Gu denak hemen

Musikaz sendatzen gure zauriak

 

Jende guziak saltoka dantzan
Momentu hau gurea da
Izerdi malkoen zipriztinak
Momentu hau gurea da
Irri, oihu, garraxi
Momentu hau gurea da
Bizi honen erdian
Momentu hau gurea da

Oinak garagardoz trenpatuak
Momentu hau gurea da


Belarritan ziztu bat bezala
Kontzertua bukatu da
Bihotza lasaitzen da
Batxe batxe azkenean
Bizi honen erdian
Momentu hau gurea da

 

Rockn'rollaren

Doinu latzak buru barnean
Gu denak hemen

Musikaz sendatzen gure zauriak
Rockn'rollaren

Doinu latzak buru barnean
Gu denak hemen

Gure gogoak garbitzen

 

Momentu hau gurea
Askatasuna benetan


Ez betiko bainan...
Ez da betiko...
Ez da betiko...

 

 

Bizitzaren Begiak (Odei Barroso)

 

Bizitzaren opari bat zira, zu...
Bizitza opari bat baita, aita...


Ta nik ere egin diot zu ekarriz
Irriz jantziz, ta biziz
Bai zuk ere egin didazu etorriz,
Irriz biziz, biziaraziz.

 

Bizitzaren opari bat zira, zu...
Bizitza opari laztana, ama...


Maiz, bizitzen erakusten du bizitzak
Nola ulertu hitzak
Maiz, bihotzak indartzen ditu taupadak
Begiradak, besarkadak...

 

Gure irriak, muxuak, nigarrak...

Zu etortzearekin,
Irri nuen egin,
Ta zuk berdin

Zu nire arte
Ni zure parte
Betirarte
Zaitut maite

 

Maiz, bizitzen erakusten du bizitzak
Nola ulertu hitzak
Maiz, bihotzak indartzen ditu taupadak
Begiradak, besarkadak...

 

Irri bat aski da
Muxu bat aski da, aski...

Nire begitan
Zure begiak
Ikusi ditut maiz

Zure begitan
Sartzen naiz eta
Bizi naiz,
Bizi... bizi naiz

 

(Ni Naiz) Bestea (Otalazt)

 

Ni naiz bestea
Ni naiz etsaia
Geroa  iluntzen  duena
Gorrotoz  estaltzen  nauena

 

Borroka  hunetan  bi gara
Gatazka  guzitan  bezala
Besteak  hasi du  gudua
Besteak  darama  errua

 

Ni naiz bestea
Ni naiz hetsia
Ulertu  nahi ez  duena
Betiko baztertzen nauena

 

Besteak  du gerla  eragin
Besteak  beharko du egin
Negana  lehengo  urratsa
Barkatu  azkengo ofentsa

 

Ni naiz etsaia
Ni naiz hetsia
Guduka hasia duena
Errua daraman bakarra

 

 

Banoa (Odei Barroso)

 

Igan nahi nuke zerura,
Amets baten mundu amestura,
Munduan ez den hura
Ekartzeko mundura.


Izarrek erran dute,
Zergatik argi,
Zergatik ilun.
Izarrik ez da egun,
Emandakoa eraman dute.


Zer egin behar dut orain?
Itxaroten hil edo
Hiltzeari itxoin?


Maiz, horren maiz,
Dudan izan naiz.
Orain banoa!

Orain banoa!

 

 

Agurra (Carmen Gisasola Euskal Preso Politikoa)

 

Agur esan nizun
Ekain goiz batez
Eguzki argiak
Gure geroa
Urgaineztatzen zuen.

 

Atzean
Zure begirada izoztua
Nirearekin laban egiten
Uzten nuen
Gatzitutako ariman
Belauntzia triste abiatu zen.

Zorizko egun hartan
Bakoitzaren bidea
Zeharkatzen hasi ginen
Gure bihotz askatuetan


Denbora zehaztuta
Betiko geratu zen.

 

Basamortuko dunetan
Iraganeko hautsetan
Zure izena zamatzen darrait
Uda ezberdinetan,
neguko min uharre ilunetan
iraganari begira
bizitza isladatzen zait
bihotzeko oroitzapeneko
bidezidorretan.

 

 

Noiz Arte (Odei Barroso)

 

Ez gaituzte maite ta
Ez ditugu maite
Inposaketa kate
Noiz arte?


Gorrotoa sortzen da maitasun ezatik,

Ezerezetik.
Maitasuna badoa ez dakigu zergatik,

Heldu den bidetik.

 

Gorroto gaituzte ta
Guk ere!
Inposaketa kate
Noiz arte?


noiz arte? noiz arte?

Biziko gira.
Gorrotoz, gorrotoz,

Hilko bagira

 

Maitatzen ere
Ahantzia dugunez
Irri ilunez
noiz arte?


noiz arte? noiz arte

Biziko gira?
Gorrotoz, gorrotoz

Hilko bagira.

 

Gorroto ditugu ta
Ez gaituzte maite.
Gorroto gaituzte ta
Ez ditugu maite.

 

 

Joan Direnei (Odei Barroso)

 

Doazenak badoaz,

Datozenak ere joanen dira.

Dira...
Hasi baitzen bukatzeko,

Ta bukatzeko hasi da.

Ziren...


Baina ikus daitezke,

Zerua izarrez bete,

Itsasora begira.
Baina ikus daitezke,

Oroitzapenez bete,

Bihotzera begira.

 

Eta nik zenbat itsaso

Egin behar ote ditut malkoekin?

Olatuek jo naute,

Olatuek jo naute...
Zenbat aldiz hitz egin

Behar izan dut izarrekin?

Mina argitzen dute,

Mina argitzen dute...

 

Itsasbazter barean
Oroitzapenen arean
Margotu dut irrifarra
Bizi dudan nahigabean
Igo egin den marean
Galdu egin den irrifarra
Negar egiten dugun arren

Oroitzen ahal dugu zure irrifarra.

 

Eta nik zenbat itsaso

Egin behar ote ditut malkoekin?

Olatuek jo naute,

Olatuek jo naute...
Zenbat aldiz hitz egin

Behar izan dut izarrekin?

Mina argitzen dute,

Mina argitzen dute...

 

 

Ez Nakien (Otalazt)

 

Ez nakien,
Zure beharra nuela.
Ez nakien, zertan zinen,
Zu ere hemen zinela.
Orai ari naiz ohartzen
Zu gabe ezin dutela.

 

Ez nakien,
Nere geroa zinela.
Ez nakien, zertan nintzen,
Nere bizia zinela.
Orai ari naiz onartzen
Nere erru zela dena.

 

 Ez nakien,
Gure aukera hor zela.
Ez nakien, zertan ginen,
Gu bat garaian bazela.
Orai hasi naiz pentsatzen
Guztia galdu dutela.

 

 

Jeiki (Odei Barroso)

 

Gazte izatea
delitu bada
ona izatea
posible al da?
Adierazteko
ezintasuna,
haien fikziozko
askatasuna.

 

Jeiki zaitez gazte!
Ametsek eginen gaituzte aske.
Jeiki zaitez gazte!
Egi bihurtu arte.
Lortu arte…
Lortu arte…

 

Zu izan zirela
erranen dute,
indarra dutela
nahiz ta ez uste.
Ez dituzten frogak
sortu dituzte
beraien arma den

gezurrarekin!

 

Jeiki zaitez gazte!
Ametsek eginen gaituzte aske.
Jeiki zaitez gazte!
Egi bihurtu arte.
Lortu arte…
Lortu arte…

Amestu…

 

 

Orroitzapen Kutxa (Odei Barroso)

 

Argazki bat xuri-beltzean,
Koloretako oroitzapena.
Bihotz forma duen kutxa bat
Ideki dut, zuretzat.

 

Zenbat oroitzapen,
Kutxa batean preso harturik!
Askatzen ditu buruak.

 

Irrifar eder bat duzu
Xuri-beltzezko argazkian,
Kolore gehio duena
Ondoan zaitudanean.

 

Oroitzen ditut begiak,
Zureak nereak ikusten.
Oroitzen ditut eskuak,
Nere azal idorra lehuntzen.
Oroitzen dut zure_ahotsa,
Udako haizea bezain fina
Ta oroitzen dut bihotza
Ni sartzeko neurrira egina.

 


  • Gaztetxea
  • Dudak
  • Oreka
  • Babel Dorrea
  • Segi Aurrera!
  • Bakarrik
  • Har Nazazu
  • Berekoikeria
  • Infernuaren Irudiak
  • Ze Ordutan
  • Zurekin

 

Gaztetxea (IZATE)

 

Itsasoari so, iguzkiaren keinuari zai atsero
Hegoaldeko haize ferekak
ta neguko lanbro zartak
Zaituzte zahartu amatxi

 

Gaixo ama, gure eskola, gure aterbea
Ikusi gaituzu gizon emazte bilakatzen
Ginen gaztetxe batean sortu

Zenbat irri fare, mozkor ta haserre
Nork du orain luzatuko


Ebatsitako muxuen bukaeragabeko zerrenda
Hi Donibandar, She Ziburutar,
han atxeman ezazu jostaleku
Inioiz otso gosetuen hortzen artean utziz


Hin zazie nahi duzien guzia

Beti ber etiketaz jantzia: “Made in DZG”

 

 

Dudak (Otalazt)

 

Gelditu gabe zain,
Iratzarri orai,
Geroa gure gain,
Ametsak bizigai.

 

Haika ! Zuen zurrunkek aspertzen naute !
Lotan ! Baina noiz mugituko zirezte ?
Haika ! Iratzarri zirezteno gazte !
Lotan ! Ordua dela duzue uste ?

 

Esna ! Gauza bakotxa bere orduan !
Gero ! Parte har dezazuen guduan !
Esna ! Utzi gabe besten konduan !
Gero ! Ametsak bizitzeko munduan !

 

Jeiki ! Badugulako zuen beharra !
Orai ! Erakuts ezazue zuen herra !
Jeiki ! Entzuna duzue deiadarra !
Orai ! behar baitugu zuen indarra !

 

 

Oreka (Otalazt)

 

Gizartearen iluntasuna
Dirua ta gorrotoa
Betiko begirune eskasa
Zerekin orekatua ?

 

Bakarrik denarentzat gizartea ilunago
Herrian bakotxa birakatzen da bakartiarra
Eguneroko harremanak beti arinago
Berekoikeria gelditzen, sentimen bakarra

Ezker eta eskuin dena gaki da laisterrago


Astia galduta jendeak miatzen denbora
Gauzen balorea denetan garantzitsuago
Dirua, gure gizartearen debru bakarra

Denbora, dirua, mespresa eta gorrotoa
Gizarte osoaren alde txarraren indarra
Eta hori guzien parean amodioa


Hau denen orekatzeko irtenbide bakarra?

 

Babel Dorrea (Otalazt)

 

Kultur bakarreko egun horietan
Uniformitate zabaldu hunen gain
Atera dezagun guztion artean
Ainiztasunaren garaipena orain !

 

Babel dorrea erori zenean
Desberdintasuna botaia zen izan
Sekulan nehorrek ulertu gabean
Errua ez zela diferentzietan

 

Mila kultureko gizarte batean
Begirune osoz onartzen denean
Desberdintasuna badela munduan
Ulertzen da nor den duguna parean

 

Hizkuntzen laguntza behar da batzutan
Harri bat mugitu nahi dugunean
Tira behar denez eta zein sentsutan
Baina ez bestea ezagutzekotan

 

Gure ingurua definitzekotan
Mintzatzen bagira hitza berdinetan
Nolaz erakutsi nolaz eta zertan
Ez giren sortua modelo berean ?

 

 

Segi Aurrera! (Otalazt)

 

Ikusiak ditut  Anaiak erorrarazten
Ikusiak ditut  Eraikuntzak lurreratzen
Ikusiak ditut  Historia ezabatzen
Ikusiak ditut  Gure geroa suntsitzen
Ikusiak ditut...

 

         Bainan !

 

Orroitzapenak bihotzean
Negarrak urrun direnean
Eta kantu bat ezpainetan...
Segi
Segi
Beti aurrera segi
Beti aurrera segi
Beti aurrera...
Beti aurrera...
Beti borrokan segi

 

Eraikiko dugu  Mundu bat ederragoa
Eraikiko dugu  Bizi bat hobeagoa
Eraikiko dugu  Herri bat libreagoa
Eraikiko dugu  Gero bat zuzenagoa
Eraikiko dugu  Herri bat libreagoa
Eraikiko dugu ...

 

         Orain !

 

Orroitzapenak bihotzean
Negarrak urrun direnean
Eta kantu bat ezpainetan...
Segi
Segi
Beti aurrera segi
Beti aurrera segi
Beti aurrera...
Beti aurrera...

Beti borrokan segi

 

 

Bakarrik (Otalazt)

 

Gaur zu-tarik urrun nago, gaur, orain
Gaur zu gabe nago hemen, gaur, orain
Ni ba-karrik utzi nauzu, gaur, orain
Gaur zu gabe geldi naiz
Utzia nauzu, betirako.

 

Betirako hain urrun
Urrun zira, dena ilun
Nitarik orain urrun
Urrun zira, dena ilun
Urrun zira, dena ilun
Urrun zira...

 

Heriotzaren azken deia
Azken orduarena
zurea
Heriotzaren azken deia
Azken orduarena
zurea

 

Bakarrik naiz
Bakarrik naiz
Utzi nauzu
Utzi nauzu

Bakarrik naiz
Utzia
Bakarrik
Utzi nauzu

Bakarrik naiz
Utzia
Bakarrik
Utzi nauzu

 

Betirako hain urrun
Urrun zira, dena ilun
Nitarik orain urrun
Urrun zira, dena ilun
Urrun zira, dena ilun
Urrun zira...

Bakarrik

 

 

Har Nazazu (Xabi Biscay)

 

Har nazazu, urduri nago, zure beharra dut…

Fenomeno arraro hortan galduta nago
Alkolaren ilusio bat ez da gehiago

Droga azkarrena baino azkarrago

Guretzat beharrezkoa bilakatu zaigulako
Doinuek benetan kateatu gaituztelako

 

Urduritasun misteriotsu latz batek
Etxeak husten, urbilarazten, metatzen gaitu
Urduritasun misteriotsu latz batek
Metatzen gaitu bero beharrean bagina bezala

 

Izate multzo hori, izarrik gabeko
Gauak heltzean musikak ferekatzen, urtzen du
Izate haundi bakar baten osatzeko
Arrabotsen erritmoan, dardaran ari den munstro bizi bat

Soinu goxoentzat ez dago lekurik
Ditugun herrak, doinutan, izarretan ez ditugu ahanzten
Sortu berri honen zelula bat gira bakoitza

 

Gaua heltzean zerua begiratzen dugu
Eta izarretan itxaropenarik ezin delarik aurkitu

Orduan abiatzeko garaia dela badakigu

Urduritasun misteriotsu latz batek
Etxeak husten, urbilarazten, metatzen gaitu
Urduritasun misteriotsu latz batek
Metatzen gaitu bero beharrean bagina bezala

 

 

Berekoikeria (Otalazt/IZATE)

 

Bihar neri pentsatuko dut
Nere biziari
Nere geroari
Nere orainari
Bihar dena baztertuko dut
Inguruko kezkak
Zuen arazoak
Mugatzen nautenak
Bihar neri pentsatuko dut
Nere buruari
Nere xilkoari
Nere biziari
Bihar...
Baina ez gaur !

 

Gaur hori ezinezkoa dugu
Laneko txanda iritsi zaigu
Nagusiak kanpora
Langileak zerura
Herria poderera
Dena zentzu onera

Berekoikeria gerorako


Gaur ordua da borrokarako
Gizartea aldatu
Aberria salbatu
Herria ezagutu
Erro txarrak sendotu

 

Biharamuna iritsi aintzin
Lorpen batzu gabe segi ezin
Sozial arazoetan
Hizkuntzen leloetan
Globalizazioan
Gizarte eraikuntzan

 

Infernuaren Irudiak (Otalazt)

 

Omen errugabeak
Infernuaren irudietan
Sua baizik
Ikusten duela

Errugabe onak
Nola jakinen du
Errudunak, beltzak
Zer duen asmatu ?

Errudun gaixoak
Nola ahantziko du
Xuriak, garbiak
Duena ukatu ?

 

Omen errugabeak
Infernuaren irudietan
Sua baizik
Ikusten duela

Ikusi nuena
Irudi hoietan
Betiko dutena
Irudimenean

Hertzain bat etzana
Bala bat buruan
Heriotz usaina
Karrika guzian


Omen errugabeak
Infernuaren irudietan
Sua baizik
Ikusten duela

Ama bat negarrez
Semea kartzelan
Urtez eta urtez
Bakarrik bere gelan

Torturaren bidez
Aitorrak hortzetan
Ideien omenez
Negarrak denetan

 

Omen errugabeak
Infernuaren irudietan
Sua baizik
Ikusten duela

Pasa ditut hemen
Gau ta egun asko
Irudi horien
Gogoa hiltzeko

Baina ez naiz hilen
Ez desagertuko
Ez badut egiten

Zerbeit barkatzeko

 

 

Ze Ordutan (Otalazt)

 

Gelditu gabe zain,
Iratzarri orai,
Geroa gure gain,
Ametsak bizigai.

Haika !

Zuen zurrunkek aspertzen naute !
Lotan !

Baina noiz mugituko zirezte ?
Haika !

Iratzarri zirezteno gazte !
Lotan !

Ordua dela duzue uste ?

Esna !

Gauza bakotxa bere orduan !
Gero !

Parte har dezazuen guduan !
Esna !

Utzi gabe besten konduan !
Gero !

Ametsak bizitzeko munduan !

Jeiki !

Badugulako zuen beharra !
Orai !

Erakuts ezazue zuen herra !
Jeiki !

Entzuna duzue deiadarra !
Orai !

Behar baitugu zuen indarra !

 

 

Zurekin (Otalazt)

 

Zurekin atzartzea

Betirako nahi nukena

Zu, oraindik ametsetan

Eta ni, zure besotan

 

Zurekin
Betirako
Zu, eta ni…

Zurekin bizi bat egin
Betirako elgarrekin


Zu, nere bihotz erdian
Eta ni, zure ondoan

Zurekin
Betirako
Zu, eta ni…

 

Zurekin nagoelarik
Betirako nago pozik
Zu, niretako bakarrik
Eta ni, inoiz galdurik

 

Zurekin
Betirako

Zu, eta ni…

 

 

Erdian (Otalazt)

 

Toki hunen erdian xut
Gelditu naiz ta entzun dut
Bake isiltsu baten amets zuhurra
Gaueko hegalkaden zirrimarra
Elizaren ezkil kolpe bakarra
Negar baten oroitzapen gogorra

 

Toki hunen erdian xut
Geldituta senditu dut
Gau beltzenaren oihala tinkatzen
Haizearen garrasiak hurbiltzen
Izar multsoen dirdira isiltzen
Hotzaren hortzak ene nekea zaintzen

 

Toki hunen erdian xut
Gelditu naiz ta ikasi dut
Indar hauen kemen izugarria
Ez zela inoiz izanen egia
Gauza bakarra guen baitan hazia
Munduko indar bakarra: bizia!

 

 

Zoriona Zoritxarra (Fermintxo Euskal Presoa)

 

Zoriona, zoritxarra,

Etengabeko sugarra...

Zorionez, ene maitea,

Hartu dut neretzat

Zoritxarreko bidea...

 

Bakarkako zoriona,

Bertze askoren negarra,

Zoin erraza den, ene maitea,

Gehiengoaren zoritxarra,

Hitz politez ahantzea.

 

Zeruan pozik izarra,

Zapalduen deiadarra...

Bil dezagun, ene maitea,

Ortzadarren indarra,

Izar guzien sarea.

 

Benetako zoriona,

Behar da izan denona,

Zeren bertzenaz, ene maitea,

Ez da izanen iñorena,

Ez zurea, ez nerea...

 

 

 

Ze Ordutan (Otalazt)

 

Gelditu gabe zain,
Iratzarri orai,
Geroa gure gain,
Ametsak bizigai.

Haika !

Zuen zurrunkek aspertzen naute !
Lotan !

Baina noiz mugituko zirezte ?
Haika !

Iratzarri zirezteno gazte !
Lotan !

Ordua dela duzue uste ?

Esna !

Gauza bakotxa bere orduan !
Gero !

Parte har dezazuen guduan !
Esna !

Utzi gabe besten konduan !
Gero !

Ametsak bizitzeko munduan !

Jeiki !

Badugulako zuen beharra !
Orai !

Erakuts ezazue zuen herra !
Jeiki !

Entzuna duzue deiadarra !
Orai !

Behar baitugu zuen indarra !

 

 

Ametsa (Peio IZATE)

 

Bide bat arbolak igotzen
Aranoa nire eskutik hartzen
Benetan harekin airatzen
Goxoki eguzkia unki...


... Ametsetan

 

Ez dakit nora gaki naizen,
Utzi pentsamendua lantzen
Muga guztiak desagertzen
Ez dakit nora... Bainan goazen

Denetan beroa edatzen
Pisua ere ez senditzen
Gorria itsasoari nahasten
Nahia bakarrik segitzen

 

... Ametsetan

 

Ez dakit gehiago nun nagoen
Nun aranoak utzi nahuen
Nola ogetik jeiki naizen
Itzuli nahi dut ametsetan...









Contrat Creative Commons


Web diseinua LAIATZ -